Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak ebatzi du 2023ko I+G proiektuetarako laguntzen deialdia, zeinaren bidez 12,4 milioi euro bideratuko baitira 81 proiektu finantzatzeko.
Onartutako proiektuak garatzeko epea 2025eko uztailaren 31ra artekoa da. Laguntza hori Nafarroako Gobernuak eta EBko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen dute, % 60an eta % 40an, hurrenez hurren. Proiektu eta modalitate bakoitzeko, gehienez ere 200.000 euro jasotzen ahalko dira laguntzatan. Gainera, gehienez 500.000 euroko dirulaguntza ezarri da enpresen arteko lankidetza-proiektuetarako eta jakintza transferitzeko.