Kontseiluak onetsi du EBren 2024rako aurrekontu orokorrari buruzko testu bateratua, zeina Europako Parlamentuarekin izaniko negoziazioetan adostu baitzuten, azaroaren 11n. Guztira, 189.385,4 milioi euro bitarteko konpromisoak hartu dituzte, eta 142.630,3 milioi euroko ordainketak egin dira orotara.

2021-2027 bitarteko finantza-esparruaren gehieneko gastu-mugen barruan, 360 milioi euroko marjina utzi da, EBk aurreikusi ezin diren premien aurrean erreakzionatu ahal izateko.

Heldu den urteko aurrekontuak argi eta garbi islatzen ditu EBren lehentasun nagusiak, eta, bereziki, susperraldi ekonomikoa eta trantsizio ekologiko eta digitala. Era berean, erantzun zuzena ematen dio egungo inguruabar geopolitikoari.

Aurrekontu-konpromisoa berme juridikoki loteslea da, aurrekontu-ekitaldi batean baino gehiagotan gauzatu behar diren jarduerak finantzatzeko.

Ordainketek abian den ekitaldian edo aurrekoetan kontsignatutako konpromisoetatik eratorritako gastuak estaltzen dituzte.

Informazio gehiago