Azaroaren 24an, Berdintasuneko ministroen bilera informal bat eginen da Iruñean, zeinean hizpide izanen baitira EBk emakumeen aurkako indarkeriari erantzuteko gaur egun dituen erronkak, hala nola datuak biltzea eta biktimei laguntzea.

Bilera horretan izanen dira Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako berdintasun-arduradunak, eta, haiekin batera, Helena Dalli Europako Berdintasuneko komisarioa, Maria-Andriani Kostopoulou Europako Kontseiluko Emakumeenganako Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren aurkako Adituen Taldeko (GREVIO) presidentea eta Europako beste erakunde eta agentzia batzuetako ordezkariak.

Lan-saioetan, berdintasun-arduradunek proposamenak eta irizpideak partekatuko dituzte gai jakin batzuen alorrean aitzinera egiteko, hala nola emakumeenganako indarkeria ikusarazteko datuak biltzea, edo indarkeria-mota guztien biktimendako laguntza-zerbitzu espezializatuak bermatzea Europar Batasun osoan, giza eskubideen nazioarteko estandarrei jarraikiz.

Halaber, ministroek elkarrekin eztabaidatuko dute emakumeenganako indarkeria-mota berriak elkarrekin lantzeko erronkei eta proposamenei buruz —haien artean, ziberindarkeria, indarkeria politikoa, indarkeria bikarioa eta indarkeria instituzionala—.

Informazio gehiago