Hasi da Bruselan hidrogenoari eskainitako Europako urteko ekitaldi handiena, Batzordeak antolatuta.
2023ko Hidrogenoaren Europako Astearen barruan, konferentzia politiko bat eta lau eguneko goi-mailako foro bat daude aurreikusita, zeinetan hidrogenoarekin interesa duten alderdi eta arduradun politikoak elkartuko baitira sektorearen azken aurrerapenak, erronkak eta aukerak eztabaidatzeko.
Asteazkenean, Hidrogeno Berdean Inbertitzeko Europako Egunak EB osoko 25 inbertitzaile eta 10 hidrogeno-enpresa baino gehiago elkartuko ditu, bai hidrogenoaren teknologiako enpresa berritzaileekin, bai eskala handiko proiektuekin. Astea amaitzeko, mintegi bat eginen da online “COP28ra bidean” izenburuarekin: Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Konferentzia izanen du xede, zeina Dubain eginen baita.