Bihar izanen da (azaroak 17, ostirala, 11:00etan) eta parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Nafarroaren Europar Batasuneko Ordezkaritzak mintegi birtual bat eginen du Nekazaritza Politika Erkideari eta nekazaritzaren etorkizunari buruz. Doan izanen da, eta aldez aurretik erregistratu behar da esteka honetan.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eginen du irekiera instituzionala, eta Nafarroarentzat bereziki garrantzitsua den gai baten inguruabarrak azalduko ditu.

Bruselaren izenean, Pedro Yenes Espainiaren Europar Batasuneko Ordezkaritzako nekazaritza-kontseilariak parte hartuko du. Europak eta Europar Batasuneko Kontseiluak Nekazaritza Politika Erkideari eta, oro har, nekazaritzaren etorkizunari buruz duten iritzia emanen du. Yenesek auzi horri buruzko dosier garrantzitsuenen berri emanen du, seihileko honetan Espainiako estatuak Europar Batasuneko Kontseiluko burutza duela aprobetxatuz.

Gainera, Ignacio Gil Jordán Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak Foru Komunitatearen ikuspegia emanen du gure ekonomiarako lau arlo garrantzitsuenetako bati buruz —halaxe baitago identifikaturik nekazaritza Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian—.

Txostengileen hitzaldiaren ondotik, eztabaidarako tarte bat izanen da, eta parte-hartzaileek gaiari buruzko galderak egiten ahalko dituzte. Azkenik, Sergio Pérez Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak amaituko du mintegia.
Hementxe dago eskura ekitaldiaren agenda.