Jakin nahi duzu zer egiten duen Europar Batasunak genero-berdintasunaren alde?

Batasuneko Kontseiluko Espainiaren presidentetzaren esparruan, genero-berdintasunari buruzko ministro-bilera informal bat eginen da Iruñean. Aldi berean, Europako Batzordearen Espainiako ordezkariek, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin lankidetzan, jarduera bat antolatu dute herritarrekin Europar Batasunari eta berdintasunari buruz eztabaidatzeko.

Topaketa azaroaren 22an izanen da (asteazkena), 18:30ean, Iruñeko Zentral Aretoan (Merkatu Kalea).

Ekitaldian ordezkari hauek izanen dira: Ana Ollo Hualde (Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako kontseilaria), Patricia Abad Encinas (Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendaria), Adrián Lasa Mediavilla (Europako Batzordearen Espainiako ordezkaritzako Komunikazio eta Informazioko ofiziala), Teresa Nevado Bueno (Espainiako Emakumeen Lobby Europarraren idazkari nagusia) eta Eva María Infante Ezer (Europaren aldeko Equipo Europa Navarra elkarteko bozeramailea).

Sarrera doan izanen da, eta izena eman behar da aldez aurretik esteka honetan: https://ec.europa.eu/eusurvey/runner/847a8c0a-37b1-7ee8-dc8d-9e95f7c81b6a

Egitaraua