Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ) tarteko konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza berri baterako izena emateko epea ireki du, 1.000 plazarekin. Ikastaroak online emanen dira, baina irakasleek hiru saio ere izanen dituzte, denbora errealean, bideokonferentzien bidez, zalantzak argitzen edo bateratzen laguntzeko eta, horrela, ikaskuntzari laguntzeko.

Langabeei zein landunei zuzendua, lehenengo prestakuntza azaroaren 27an hasiko da eta 25 orduko iraupena izanen du. Lehenengo ikasturte horren ondoren, prestakuntza-eskaintzak eginen dira hilero. Interesdunek Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izan beharko dute, eta SNE-NLren prestakuntza-orrian eman dezakete izena.

Konpetentzia digitalen Europako esparru bateratuko (DIGCOM) bost arloetako edukiak biltzen ditu ikastaroak. Informazioa prozesatzeko moduluaren helburua da ikasleek konpetentziak eskuratzea jakiteko mota guztietako informazio digitala bilatzen, iragazten eta aztertzen, besteak beste haien produktibitatea indartzeko. Komunikazioari buruzko atalean, parte-hartzaileek teknologia digitalekin jardunen dute. Teknologia horiek taldean lan egiten lagunduko diete, lankidetza-inguruneetan parte hartuko dute eta datuak, informazioa eta edukia partekatuko dituzte tresna digitalen bidez, testuinguru bakoitzerako egokiak diren komunikabideak eta komunikazio-kanalak erabiliz.