EBko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute Europako Identitate Digitalari buruz (eID, ingelesezko siglen arabera), Europako herritar guztien identifikazio fidagarri eta segurua bermatzeko.

Berrikusitako erregelamendua paradigma-aldaketa argia da Europako identitate digitalerako, pertsona eta enpresek gailu elektroniko seguru eta fidagarrietarako sarbide unibertsala izan dezaten.

Lege berriaren arabera, estatu kideek kartera digitalak eskainiko dizkiete herritarrei eta enpresei, gai izan daitezen beren nortasun digital nazionalak beste dokumentu batzuekin lotzeko, hala nola gidabaimenarekin, diplomekin edo banku-kontuekin.

Herritarrek beren nortasuna egiaztatu eta dokumentu elektronikoak partekatzen ahalko dituzte beren zorro digitaletatik, sakelako telefonoan klik eginez, identifikazio-metodo pribatuak erabili edo datu pertsonalak partekatu beharrik gabe.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean