Basajaun proiektua Europako funtsekin finantzatu da, eta haren helburua da erakustea nola optimizatu daitekeen zuraren kontsumoa eraikuntzaren balio katean, bai landa garapena bai hiri eraldaketa sustatzeko, aldi berean Europako baso kudeaketa jasangarriari eutsiz. Ekimenaren ardatza da basoetatik modu jasangarrian ateratako egur baliabideen erabilera optimoa, bi eraikin erakusle eraikitzeko.

Espainiako Ikerketa eta Berrikuntzarako Tecnalia Fundazioak koordinatzen du proiektu hori. Proiektuaren aurrekontua 12.287.506 eurokoa da, eta Europar Batasunak 9.997.010 euro jarri ditu.

Partzuergoa 12 herrialdetako 30 bazkidek osatzen dute; horien artean, ikerketan eta teknologian espezializatutako zortzi erakunde, hiru unibertsitate, 15 enpresa eta beste bost erakunde publiko eta sektorial daude.

Basajaun proiektuko bazkideek gaitasun handia dute eraikuntza sistemetan eta zurezko eraikinetan, material berritzaileetan, arkitekturan, basogintzan, digitalizazioan, ingurumen ebaluazioan eta enpresa garapenean. Ekimena 2019ko urrian hasi zen, eta 2024ko martxoan amaituko da.

Informazio gehiago