Ministroen Kontseiluak errege dekretu bat onetsi zuen joan den asteartean, Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioa gaitzen duena, Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bidez, Europar Batasuneko Adimen Artifizialari (AA) buruzko Legearen proben ingurune kontrolatuan edo sandbox-ean parte hartzeko enpresen deialdia irekitzeko.

Europako Parlamentua eta Kontseilua Adimen Artifizialari buruzko Lege bat prestatzen ari dira, eta, gaur egun, negoziazio fasean dago Europako Batzordearen, Parlamentuaren eta Kontseiluko Lehendakaritzaren artean.

Testuinguru horretan, Espainiako Gobernua eta Batzordea elkarlanean ari dira proben ingurune kontrolatu bat abian jartzeko, lege proposamenean jasotako arrisku handiko AA sistemei aplikatu beharreko betekizunak ezartzeko modua ebaluatzeko. Ekimen hori Espainia Digitala 2026 Agendaren parte da, zeina Adimen Artifizialaren Estrategia Nazionalaren eta Suspertze Planaren barruan baitago.