EBko Kontseiluaren Espainiaren presidentetzak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute publizitate politikoaren gardentasunari eta orientazioari buruzko erregelamendu berri baterako.

Erregelamenduaren helburua da  herritarrei iragarki politikoak ezagutzen laguntzea, haien atzean nor dagoen ulertzea eta publizitate segmentatua jaso duten jakitea, aukera hobeak izan ditzaten erabaki informatuak hartzeko.

Estatu kideetan eztabaida politiko irekia eta bidezkoa bultzatuko du, informazio objektibo, garden eta pluralistan oinarritua, eta publizitate politikoa oinarrizko eskubideak erabat errespetatuz eginen dela bermatuko du, intimitaterako eskubidea barne.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean