Energiaren erregulatzaileen lankidetzarako Europar Batasuneko Agentziak (ACER) prestatutako Elektrizitatearen EBko handizkako merkatuaren integrazioaren aurrerapenari buruzko txostenak, Progress of EU electricity wholesale market integration. 2023 Market Monitoring Report izenekoak, azpimarratzen du mugaz gaindiko gaitasuna eta merkatuaren integrazioa funtsezkoak direla elektrizitatearen handizkako merkatuen erresilientzia indartzeko.
Eperako eta orekako merkatuen errendimenduari dagokionez, txostenak Europar Batasuneko elektrizitatearen barne merkatuaren 2022ko funtzionamendua ebaluatzen du; izan ere, urte horretan merkatu elektrikoek prezio igoera handiak izan zituzten, batez ere Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioz. Ondorioen artean, nabarmentzekoa da elkarri lotutako elektrizitatearen merkatuek erresilientzia handiagoa agertu zutela energia krisiaren aurrean, eta horniduraren segurtasuna bermatu zutela.
Gainera, dokumentuak ebaluatzen du ea elektrizitatearen merkatuak laguntzen ari ziren energia garbia, eskuragarria eta fidagarria ematen, eta, beraz, Europako Itun Berdeak ezarritako deskarbonizazio helburuetarantz aurrera egiten ari ziren.