2022/2481 (EB) Erabakiak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2022ko abenduaren 14an elkarrekin onetsitakoak, 2030erako Hamarkada Digitalaren programa estrategikoa ezartzen du. Erabaki horren arabera, zehatz-mehatz zehazten dira Europar Batasunak eta estatu kideek 2030ean lortu nahi dituzten helburu orokorrak eta jomuga digitalak.

Hamarkada digitaleko helburu orokorrek bideratzen dute Europar Batasunak ezarri nahi duen garapen eredua. Eredu horrek pertsonak jartzen ditu berrikuntza teknologikoaren erdigunean, Batasunaren autonomia estrategikoa eta subiranotasun digitala indartzen ditu, eta trantsizio berdeari laguntzen dio. Helburu orokor horiek gidatu beharko dituzte estatu kideek hurrengo hamarkadan digitalizazioaren arloan eginen dituzten ekintzak.

Erabakiaren arabera, estatu kide bakoitzak ibilbide orri bat aurkeztu behar dio Batzordeari, eta bertan adierazi beharko ditu Europako helburu digitalak lortzen laguntzeko 2030era arte aplikatu nahi dituen neurriak, politikak eta ekintzak.

Informazio gehiago

Online ekarpenetarako esteka