Lehenengo topaketa azaroaren 10ean egin da Geltokin (Iruña), “Green claim: nola transmititu zirkulartasuna” izenburupean.
Navarra Zirkular ekimena bere lehenengo enpresa foroak egiten hasi da. Topaketa horien helburua da ekonomia zirkularra sustatzea Nafarroako enpresen artean, ospe handiko hizlarien eta jardunbide egokien bitartez. Topaketek oinarri hauek dituzte: “green claim” izenekoa, birmanufaktura, ekodiseinua eta pasaporte digitala. Ekimen publiko-pribatu hori Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak bultzatzen dute, urtebeteko ibilbidea bete berri du, eta ehun bat enpresa atxiki ditu.
Lehenengo topaketa azaroaren 10ean egin da Geltokin (Iruña), “Green claim: nola transmititu zirkulartasuna” izenburupean. Haren helburua da Europako “green claim” zuzentaraua azaltzea. Era berean, zuzentarau horren helburua da irizpide zientifikoak ezartzea, komunikazioko jardunbide desegokiak saihesteko.
Honako hauek daude hizlarien artean: Emma Reiners Accionako komunikazio zuzendaria, Armando Ares Viscofaneko Inbertitzaileekiko Harremanetako eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria, Ana Isabel Moreno Ingurumeneko eta Think Blue Estrategiako arduraduna, Iñigo Puncel Aislanateko zuzendari exekutiboa, Iñaki Urdazi Smurfit Kappako Marketin eta Produktu Berrien Garapeneko zuzendaria, eta Isabel Carrilero CINFAko I+G eta Jasangarritasuneko zuzendaria. Amaitzeko, Navarra Zirkular-eko aholkulari eta teknikari batzuek ekimena azalduko dute, diagnostikoen zerbitzu bat eta ibilbide orri bat biltzen dituena. Halaber, Europako “green claim” zuzentarauaren berri emanen dute.
Ekonomia zirkularra bultzatzeko plataformak 100 enpresa baino gehiago ditu atxikita, eta doako zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola enpresetarako diagnostikoak