Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta Nasuvinsa – Lursareak Nafarroako Alkateen Itunaren Jardunaldia aurkezten dute, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren baitan antolatua izan dena.
Azaroaren 23an Iruñeko Civican – Caja Navarra Fundazioan ospatuko da.
Jardunaldiaren helburua udalek klima aldaketaren inguruan buruturiko esperientzia inspiratzaile eta errepikagarriak partekatzea da. Baita Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak (KEJEP) kudeatzeko tresna aurkeztea ere.
Jardunaldi honek Alkateen Itunaren Komunitatearen parte diren udalen artean aurrerapauso eta irtenbideak partekatzeko aukera eskaintzen du.
Izen-ematea orri honen bidez egin daiteke: https://survey123.arcgis.com/share/11ba3e9c7df94ce2ade109c0fadc440d