Kontseiluaren Espainiaren presidentetzaren helburua da aurrera egiten jarraitzea, espazioaren eremuan Europaren politika bat lortzeko eta Europar Batasunak espazioan erreferentziako eragile gisa duen rola zehazteko eta indartzeko.

Presidentetzaren aldi honetan, Kontseiluan ondorio batzuk onetsi nahi dira, espazioko trafikoaren kudeaketari dagokionez, hori funtsezkoa baita Lurraz haraindiko espazioan segurtasun handiagoa izateko.

Era berean, presidentetza ondorio batzuk lantzen ari da Kontseiluaren Europar Batasuneko Segurtasunerako eta Defentsarako Espazio Estrategiari (SSSD) buruz.

Gai horiek guztiak espazioko ministroen bilera informalean jorratu dira. Bilera hori Sevillan egin da, azaroaren 7an, 1992ko Erakusketa Unibertsalerako eraikitako Nabigazio Pabiloian.

Andaluziako hiriburua Espazioaren Europako hiriburuhautatu da 2024rako. Bertan eztabaidatu dira espazioaren erabilera berdea eta jasangarria, eta haren erresilientzia eta industrializazio lehiakorra.

Informazio gehiago