Ekitaldiaren helburua da lurralde antolamenduaren eta etxebizitzaren arloko gai garrantzitsuei buruz hausnartzea eta mugaz gaindiko datuak trukatzea.

Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak, Aragoik, Pirinio Atlantikoek eta Euskal Hirigune Elkargoak hartzen duten mugaz gaindiko eremuak lurralde konplexua osatzen du, eta bere mugak zeharkatzen dituzten harreman eta dinamika ugari ditu.

Ekitaldian, DATAPASS azterlanaren emaitza orokorrak aurkeztuko dira, parte hartzen duten lurralde bakoitzeko azterketa kasu partikularrekin batera. Gainera, bi mahai inguru eginen dira. Lehena lurralde antolamenduak etxebizitzari dagokionez dituen erronka nagusiei eta erronka horiek gainditzeko estrategiei buruzkoa izanen da. Honako hauek hartuko dute parte bertan: Javier Burón Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea, Fernando López Aragoiko Institutu Geografikoko zuzendaria, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria, Katia Emerand Euskal Hirigune Elkargoko Lurralde Estrategia, Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria, eta Benoit Dupey Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko Etxebizitza Zerbitzuko arduraduna. Bigarren mahaia elkarlanari eta datuak partekatzearen garrantziari buruzkoa izanen da. Honako hauek hartuko dute parte bertan: Pablo Cebrían Jiménez NASTATeko zuzendaria, Nicolas Kempf INSEEko Eskualde Zuzendaritzakoa eta “Lurralde Analisien eta Gizarte Politiken Azterlanak” Ataleko burua; Aitor Puerta Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organo Bereziko arduraduna, Rafael Martínez  Aragoiko Institutu Geografikoko teknikaria, eta Arola Urdangarin ABEN Euroeskualdeko zuzendaria.

Ekitaldian zehar, frantsesetik gaztelaniarako aldibereko itzulpena egonen da.

Aldez aurretik eman behar da izena, esteka honetan: https://arcg.is/1vSCe80