47 udal gehiago ari dira beren PACESak lantzen, eta jendaurrean jarri dituzte, herritarrek ekarpenak egin ahal izan ditzaten

Nafarroa nagusia da Estatuan, bere 156 udalerrik dagoeneko prestatu baitute Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintzaren tokiko plan edo estrategia bat. Horiei, laster, PACESak lantzen ari diren 47 udalerri gehituko zaizkie; proiektu horiek jendaurrean jarri dira, herritarrek ekarpenak egin ahal izan ditzaten. Interesdunek beren ekarpenak igortzen ahal dituzte Nadaptaren webgunea ren estekaren bidez.

LIFE-IP NaDAPTA-cc (Life NAdapta) proiektuak, Ingurumeneko Departamentua buru duenak, Alkateen Itunaren ekimenarekiko atxikimenduak bultzatu ditu, eta tokiko ekintza klimatikoko planak edo PACES planak zero kostuan egitea ahalbidetu die ekimenari atxikitako udalei. Era berean, udalerriak aholkatu ditu klima aldaketara egokitzeko, hori arintzeko eta pobrezia energetikorako konponbideak ezagutzeko.

Informazio gehiago