Nafarroa Arena pabiloian izan da Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzaren bigarren Urteko Biltzarra, eta bertan aztertu dira bilakaera kohesionatua lortzeko erronkak

Azaroaren 9an, osteguna, Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzaren 2. Urteko Biltzarra izan da Iruñean. Goi mailako topaketa horretan, automobilgintzan eta osagaien horniduran buruzagi diren Europako 24 eskualdetako agintariak bildu dira, enpresa pribatuetako ordezkariekin eta sektorearekin lotutako beste eragile batzuekin batera. Topaketa Nafarroa Arena pabiloian izan da, eta bertan, automobilgintzaren arloko erronka nagusiei heltzeaz gain, ibilgailu elektrikorako trantsizio koordinatua egiteko akordio bat lortu da.

Zehazki, topaketan 24 eskualde eta hiritako ordezkariak bildu dira: horietako bost Espainiakoak (Galizia, Andaluzia, Valentzia, Katalunia eta Nafarroa), zortzi Italiakoak (Basilicata, Lombardia, Abruzzo, Emilia-Romagna, Molise, Piemonte, Umbria eta Toscana), bost Alemaniakoak (Saxonia, Saxonia Beherea, Baden-Württemberg, Bavaria eta Turingia), hiru Eslovakiakoak (Košice, Trnava eta Bratislava), bat Austriakoa (Estiria), bat Txekiakoa (Moravia-Silesia) eta bat Frantziakoa (Ekialde Handia). Europako Batzordeko eta Eskualdeetako Komiteko ordezkariek biltzarrean parte hartu dute, besteak beste, EBko Lurralde Kohesioko Politika eta Aurrekontu Batzordeko (COTER) kide batzuek.

Informazio gehiago