‘Nexus, Where Navarra meets Europe’ jardunaldiaren bigarren edizioan, Europako sei proiektu enblematikoren irismena aztertu zen. Proiektu horien ardatzak dira energia berdea, medikuntza pertsonalizatua, elikadura osasungarria eta jasangarria, mugikortasun elektrikoa eta konektatua, eta trantsizio ekologikoa eta digitala. Erakusketei esker, I+G+Bko eragile nafarrek gogoeta egin zuten sektore horiek eskualdean hartu behar duten norabideari buruz. Ekitaldia ADItech erakundeak antolatu zuen (SINAIren koordinatzailea), eta Foru Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu zuen.

Berritasunak ikaskuntza dakar berekin nahitaez. Egungo garapen teknologiko handiak adituen aurkikuntzetan oinarritzen dira. Aditu horiek, ibilbide-orri bat zehazteaz gain, eskuzabalak izan ziren, beren ezagutzak munduarekin partekatu baitzituzten. Hala, ezagutzaren transferentziaren bidez, dinamika horrek berrikuntza ahalbidetzen du hainbat ekosistema teknologikotan. “Zer ikusi, hura ikasi”, laburbildu du Diego Garridok, ADItecheko zuzendari nagusiak. Horixe da, hain zuzen ere, “Nexus, Where Navarra meets Europe” jardunaldiaren mamia.

ADItech Nafarroako I+G+Bko SINAI sistemaren koordinatzailea da, eta berak antolatu du jardunaldiaren bigarren edizioa; halaber, Foru Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du. Ostegunean egindako jardunaldian, berrikuntzaren hainbat eragile bildu ziren Iruñean, Europako sei proiektu handinahi ezagutarazteko. Proiektu horien ardatzak dira eskualdeko ekonomia eraldatzeko S4 agendak finkaturiko gai batzuk: energia berdearen industria, medikuntza pertsonalizatua, elikadura osasungarria eta jasangarria, mugikortasun elektrikoa eta konektatua, eta trantsizio ekologikoa eta digitala.