Irisgarritasun Baliabideen Europako Zentroak (AccessibleEU) networking-eko ekitaldi bat antolatu du, “Construyendo comunidad, conectando stakeholders” (“Komunitatea eraikitzen, stakeholder-ak konektatzen”) izenekoa. Ekitaldia azaroaren 7an egin da, asteartean, formatu hibrido batean, hau da, online eta aurrez aurre, ONCE Fundazioaren egoitzan (Madril).

AccessibleEU da Europako Batzordearen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko 2021-2030 Estrategiaren ekimen enblematikoetako bat. Proiektu horren burua da ONCE Fundazioa, eta honako hauek osatzen dute horren partzuergoa: Europako Turismo Irisgarriaren Sarea (ENAT), Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuen Hornitzaileen Europako Elkartea (EASPD), Linzko (Austria) Johannes Kepler Unibertsitatea eta Espainiako Normalizazio Elkartea (UNE).

Proiektuaren ekitaldia 09:00etatik 17:30era (CET) gauzatu da ingelesez eta gaztelaniaz; halaber, azpitituluak izan ditu bi hizkuntzetan, eta Espainiako eta nazioarteko zeinu mintzairaren bidezko interpretazioa. Bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar zen izena emateko formulario baten bidez.

Informazio gehiago

Izena emateko formularioa