Europako funtzionarioak eskoletako geletara itzuliko dira Europan bizi duten esperientzia azaltzera.
Back to School ekimena Europako Batzordeak sustatu du Europa ikasgeletara hurbiltzeko. Programak bi helburu ditu. Alde batetik, ikasleei gizon-emakume horien esperientziak azaltzea: bigarren hezkuntzako edo batxilergoko ikasleak zirenean bizi izandakoak; zer erabaki hartu zituzten eta zer motibazio izan zituzten ibilbide profesionala aukeratzerakoan. Harreman zuzen eta hurbil baten bidez, ikasleek pertsona horien alderdirik gizatiarrena ezagutuko dute.
Beste alde batetik, gaur egun egiten ari diren lana ezagutzea, ezagutzak eskuratzeko eta, beharbada, gure ikasleen artean bokazioak pizteko.
Maite Galán Policy officer-a da Europako Batzordeko Fiskalitateko eta Aduana Batasuneko Zuzendaritza Nagusian (TAXUD) eta Iruñera etorriko da, Europan bizi duen esperientzia kontatzera. Ostiralean (hilak 10) San Cernin ikastetxean eta Monjardín Lizeoan egonen da, eta astelehenean (hilak 13), Donapea LHko Institutuan.