Datu eguneratuak erakusten du funtsen finantzaketa orokorra 547,3 milioikoa izanen dela.

Nafarroak finantzaketa handiagoa jaso eta kontabilizatu du irailean Next Generation estrategiako MRR proiektuetarako. Datu eguneratuak adierazten du ezen zenbateko hori, irailaren 30ean, 493,6 milioi eurokoa dela (aurreikusitako finantzaketa-bolumena 547,3 milioi eurokoa da, guztira).

Kontabilitate-sistemak erakusten du 2020tik 2026ra arteko aldirako 349,4 milioi euroko gastuak baimendu direla 133 jarduketarako (Nafarroako Gobernuak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari buruz argitaratutako azken datuen arabera).

Gaur egun, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak dauzkate jarduketa gehien abian, termino absolutuetan, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren barnean: bakoitzak 24 jarduketa, guztira.

Bestalde, departamentuen araberako informazio xehatuak adierazten du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak duela finantzaketarik handiena 2020-2023 aldirako: 93 milioi eurotik gorakoa; ondoren, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua dator, aurreikusita baitago 85 milioi eurotik gorako finantzaketa orokorra izanen duela epealdi horretarako.

Hemen kontsulta daiteke informazio eguneratua eta xehatua:  Gobernu Irekiaren Atarian eta nextgeneration.navarra.es webgunean.