Europako Batzordeak “Europako Administrazio Esparruaren Hobekuntza” (ComPAct) izeneko komunikazioa onartu du.
25 neurri dira eta denek dute helburu administrazio publikoei EBko herritarren eta enpresen beharrak asetzen laguntzea. Neurrietako batek dio indartu beharra dagoela administrazioek eraldaketa digitalerako eta ekologikorako duten gaitasuna.
Europako Batzordeak Laguntza Teknikorako Tresnaren bidez aplikatuko ditu neurriak, batez ere, baita eskura dauden Europako beste funts batzuen bidez ere, hala nola Europa Digitala programaren bitartez. Estatu kideekin eta alderdi interesdunekin elkarlanean arituko da neurriak hartzen direla bermatzeko, eta neurriak zer-nola aplikatzen diren jakinaraziko du.
Erkidegoko herrialdeek aukera dute zeinek bere erritmoan parte hartzeko ekimenean, bakoitzaren premien eta egitura instituzionalaren arabera. Jardunbide egokien tresnek, metodologiek eta trukeek bidea emanen diete ikasteko, berritzeko eta beren administrazio publikoen eraginkortasuna hobetzeko.