Pobrezia energetikoak EBko herrialde guztietako herritarrei eragiten die.
2022an, energiaren prezio altuen eta bizi-kostuaren krisiaren ondorioz, europarren % 9,3 inguruk ezin izan zituzten beren etxeak behar bezala berotu; 2021ean, aldiz, % 6,9koa izan zen kopuru hori. Europako Batzordeak joera horri aurre egiteko ekintza koordinatuago bat behar dela onartu du, eta zenbait gomendio proposatu ditu pobrezia energetikoari aurre egiteko, besteak beste, EBko herrialdeetan hartu beharreko hainbat neurri eta politika.
Europako Itun Berdearen giltzarria da pertsona kalteberak babestea eta Europako trantsizio energetikoa bidezkoa eta ekitatiboa izanen dela bermatzea. Energia-efizientzian eta energia berriztagarrietan egin beharreko inbertsioa dago gomendioetako neurri estrukturalen artean.