Trantsizio Energetikorako Industriaren Nazioarteko III. Biltzarrean arlo horretako nazioarteko aditu garrantzitsu batzuk izan dira, Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik, Belgikatik, Suitzatik, Portugaldik, Suediatik eta Espainiatik etorriak. 300 profesionalek baino gehiagok eman dute izena, urriaren 25ean Baluarten egin den topaketan.

Guztira, energia berriztagarriei buruzko munduko 44 adituk parte hartu dute hizlari gisa, Trantsizio Energetikorako Industriaren Nazioarteko III. Biltzarrean (CITE 2023); aditu horiek Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik, Belgikatik, Suitzatik, Portugaldik, Suediatik eta Espainiatik etorri dira. Biltzarra urriaren 24an eta 25ean egin da Iruñean, eta bertan elkartu dira sektore eolikoko, eguzki sektoreko, biltegiratze sektoreko eta hidrogeno berdearen sektoreko profesionalak.

Topaketa Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean egin da, eta 300 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Urriaren 24an, ongietorria emateko afari bat antolatu zen Iruñeko Katedralaren Errefektorioan, parte-hartzaileen arteko lehen harreman gisa. Inskripzioak biltzarraren webgunean egin behar ziren.

Biltzarraren webguneko inskripzioak