REScoop.eu, CEE Bankwatch Network eta Polish Green Network erakundeek gonbidapena luzatu zuten, web mintegi batean parte hartzeko. Mintegi horretan aztertu zen zein diren beharrezko hautaketa irizpideak, kudeaketa agintaritzek berma dezaten EBren funts publikoek energia komunitateak hazten laguntzen dutela.
Eztabaidatu zen EBn zer aukera dauden erabilgarri gaur egun finantza tresnen bidez finantzatzeko, eta zeintzuk diren lehiaketen deialdietarako erreferentzia irizpideak, eskuragarri dagoen finantzaketa ahalik eta modu eraginkorrenean bideratzen lagunduko dutenak. Parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien energia kooperatibetan eta EBren funtsen plangintzan eta gastuan interesa duten guztiei.
Noiz: asteazkena, urriaren 25a, 14:00 – 15:30 CET
Tokia: online
Agenda
14:00 – 14:15 – Energia kooperatiben finantzaketari buruzko egoeraren ikuspegi orokorra (Chris Vrettos, REScoop.eu)
14:15 – 14:35 – Energia komunitateetarako hautaketa irizpideak argitalpenaren hitzaurrea eta aurkezpena: nola garatu ziren irizpideak, ondorio garrantzitsuenak eta aplikatzeko balizko moduak (Christophe Jost, CEE Bankwatch Network)
14:35 – 14:50 – Poloniako egoeraren aurkezpena: energia komunitateentzako balizko laguntzak eta orain arte iragarritako proposamen deialdiak (Zuzanna Sasiak, Polish Green Network)
14:50 – 15:30 – Moderatzaile batek gidatutako eztabaida, hizlari eta parte-hartzaileekin/entzuleekin (Krzysztof Mrozek, Polish Green Network)