EBko Kontseiluak ahalduntze digitalari buruzko ondorio batzuk onetsi ditu, digitalizazioaren aroan oinarrizko eskubideak babesteko eta betearazteko.
Testuak berresten du oinarrizko eskubideak berdin aplikatzen direla Interneten eta Internetetik kanpo, eta europar guztiek aukera eta laguntza izan behar dutela oinarrizko trebetasun digitalak eskuratzeko orduan, beren eskubideak ulertu eta baliatu ahal izateko.
Trebetasun horiek beharrezkoak dira, halaber, sarearen bidez gero eta gehiago ematen diren zerbitzu publiko eta pribatuen potentzial osoari onura ateratzeko.
Eurostaten datuen arabera, europarren % 46k gaur egun ez dute oinarrizko trebetasun digitalik; hori dela eta, Kontseiluak honako hauetara bultzatzen ditu estatu kideak:
- alfabetatze mediatiko eta digital egokia sustatzea,
- neurriak hartzea, pertsona guztiek lineako zerbitzu publikoak berdin erabili ahal izatea bermatzeko,
- pribatutasuna babestearen garrantziari buruzko kontzientzia sortzea eta
- funtsak esleitzea, hainbat pertsona talderen beharretara egokitzen diren baliabide digitaletan hezkuntza, prestakuntza eta trebetasunen garapena sustatzeko.