Sistema juridiko irisgarriagoa eta herritarren zerbitzura dagoena lortzeko bidea justiziaren digitalizazioaren eskutik dator, eta horixe da, hain zuzen ere, EBko Kontseiluaren Espainiaren presidentetzaren lehentasunetako bat.
Sistema judizialen digitalizazioa garrantzitsua da, ez bakarrik maila nazionaletan, baita, batez ere, arlo horretako mugaz gaindiko lankidetzari begira ere.
Helburu nagusia da herritarrek eta enpresek justiziarako duten sarbidea hobetzea, baina baita sistemak indartzea eta eraginkorragoak, efizienteagoak eta erresilienteagoak bihurtzea ere, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izan diezaieten.
Izan ere, COVID-19aren pandemiak agerian utzi zituen botere judizialaren funtzionamenduak aurrean dituen erronkak, eta nabarmendu zuen hura digitalizatzen jarraitu behar dela, horrek aukera emanen baitu organo judizialen funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzeko ezinbesteko kasuetan.
Urriaren 25ean Justiziaren Europako Eguna ospatzen da. Egun horretan, hain zuzen ere, justizia herritarrengana hurbiltzeko ekitaldiak egiten dira. Horrela, lege prozesu zibilak irisgarrirriago bihurtzen dira, eskubideak eta eskura dauden tresna judizialak ikusarazten dira eta pertsonek sistema judizialean duten konfiantza handitzen da.