Nafarroak arrakastaz amaitu du Presura 2023-Landa Eremuko Espainiaren Birpopulaketa Bultzatzeko Azokaren 7. edizioa, EBko Espainiaren presidentetzaren esparruan. Aurten, 4 ardatz izan ditu azokak: nazioartekotzea eta landa ikuspegia duten legeak sortzea, landa munduaren eta hiri munduaren arteko elkarrizketa, mendiko udalerriak eta berrikuntza soziala
Pasa den igandean, Presura 2023-Landa Eremuko Espainiaren Birpopulaketa Bultzatzeko Azokaren 7. edizioa amaitu zen Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean. Edizioaren izenburua Landa-munduaren egunsentia izan da, eta Iruñean egin da urriaren 20tik 22ra. Guztira, 11 mahai inguru eta 63 hizlari aditu izan ditu.
Oraingo honetan, Iruñean egin da birpopulaketaren arloko ekitaldi handi hori; ekimen horretan adituak, komunitateko liderrak eta herritarrak bildu dira, irtenbideak bilatu nahian gure garaiko erronka premiazkoenetako baterako: despopulazioa eta erronka demografikoa.
Presura 2023 lau ardatzetan egituratu da: nazioartekotzea eta landa ikuspegia duten legeak sortzea, landa munduaren eta hiri munduaren arteko elkarrizketa, mendiko udalerriak eta berrikuntza soziala. Gainera, ideiak eta esperientziak trukatzeko plataforma bakartzat hartu dute, eta berrikuntzarako espazio bat eskaini du. Azokan proiektu batzuk erakutsi dira, eskualde horietako biztanleriaren galera geldiarazteaz gain, eskualde horiek garapen jasangarriko zentro bihurtu nahi dutenak.