Telekomunikazioetako ministro-bilera informala eginen da Leongo Kongresuen Jauregian.

Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko ministroa izanen da bilera horren buru.

Jardunaldiko lehen lan-saioan, ministroek telekomunikazioen etorkizunari buruz eztabaidatuko dute, baita sektoreko erregulazioen hurrengo multzoari buruz ere.

Azken lan-saioan, agintariek 2030 Hamarkada Digitalean egin diren aurrerapenak errepasatuko dituzte, hori baita Europak eraldaketa digitalaren aukera sozioekonomikoak aprobetxatzeko duen ibilbide-orria.

Zuzenean ikusteko esteka