Urriaren 20an Valentzian egindako bilera informalean, Merkataritzako ministroek aztertu dute zer egoeratan dauden EBren merkataritza akordioak eta nola laguntzen dion merkataritzak Batasunaren segurtasun ekonomikoari.
Hogeita zazpi herrialdeetako merkataritzako arduradunek hiru lan saio izan dituzte Valentzian, eta horietan aztertu dute zer eginkizun duten merkataritza akordioek Europako segurtasun ekonomikoa ziurtatzeko.
Era berean, aztergai izan dituzte Indiarekin merkataritzari buruz izandako elkarrizketak, aldebiko merkataritza negoziazioen egoera eta EBko bazkideekin jada negoziatutako akordioen aurrerapenak.