Europako Batzordeak 9 milioi euroko deialdi bat argitaratu du gaur gazteei zuzendurik, gaurkotasun-kazetaritza mugaz gaindiko ikuspegietan oinarriturik sustatzeko.

Deialdi hori 2020an abiarazi zen lehen aldiz proiektu pilotu gisa, eta laugarren urtez egin da aurten. Haren helburua da Europar Batasuneko gazteek gazteendako berendako sorturiko edukiak ekoizteko babesa eskaintzea, betiere erabateko independentzia editorialarekin. Mugaz gaindiko proiektu anbiziotsuak martxan jartzeko aukera ematen die irabazi asmorik gabeko gazte-erakundeei eta komunikabideei, zeinek gutxienez EBko bost estatu kidetako bost erakunde bildu beharko baitituzte, Europako gazteak erakarriko dituzten ikuspegi berritzaileak probatzeko.

Espero da proiektuek aberastu eginen dutela gazteei eragiten dieten gaiei buruz online dagoen informazioa —gutxienez Europako bost hizkuntzatan—, betiere formatu erakargarrietan aurkezturik eta ahots-aniztasuna bermaturik.

2024ko urtarrilaren 29an amaituko da eskabideak aurkezteko epea, eta proiektuak 2024ko udan hastea espero da. Proposamen-deialdi honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen. Aurreko deialdietako emaitzen inguruko xehetasun gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Irakurri gehiago