Asteazkenean amaitu da Iruñean «Herritarrak 2030 Agendaren aurrean» jardunaldia, zeinean gizarte-erakunde eta administrazio publikoetako 70 ordezkari inguruk parte hartu baitute.

Maria Chivitek lehendakariak asteazken honetan egin ditu adierazpenok «Herritarrak 2030 Agendaren aurrean» jardunaldiaren amaieran, Civicaneko entzunaretoan. Ekitaldi hartan, gizarte-erakundeetako eta administrazio publikoetako 70 ordezkari inguru zeuden elkarturik. Nafarroako Gobernuak eta Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Erkideak (Joint Research Centre – JRC) antolatu dute foro hori, eta REGION2030 proiektu pilotuaren parte da. Egitasmo horretan, Espainia, Grezia, Italia, Polonia, Portugal, Errumania eta Turkiako beste bederatzi eskualderekin batera esku hartzen du Nafarroak, eta, guztien artean, Europar Batasuneko eskualde guztietarako garapen jasangarrirako helburuen monitorizazio-eredu bat definitzen jardun dute.

Irakurri gehiago