Klima, Azpiegitura eta Ingurumeneko Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) deialdi bat argitaratu du. Energia berriztagarrien mugaz gaindiko proiektuetarako –CB RES proiektuetarako– obra eta azterlanen deialdia da hori. “Europa konektatu” Mekanismoko 50 milioi euroko finantzaketa bideratuko da CB RES zerrendako proiektuetarako, EBko deskarbonizazio-estrategia bultzatzeko. Eskaerak abenduaren 19tik aitzina aurkezten ahalko dira, eta epea 2024ko otsailaren 6a arte egonen da irekita.

Energia berriztagarrien mugaz gaindiko proiektuen helburua da EBko estatu kideen arteko mugaz gaindiko lankidetza sustatzea, energia-iturri berriztagarrien eremuan (iturri horien plangintza, garapena eta ustiapen errentagarria). Era berean, proiektu horiek bide hori erraztuko dute energia biltegiratzeko instalazioen bidez.

Gaur egun, abian dago proiektuak prestatzeko azterlanei laguntza emateko proposamenen deialdi bat, proiektuak EBko energia berriztagarrien mugaz gaindiko proiektuen zerrendan sartu aurrekoa. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2024ko urtarrilaren 9a da, eta milioi bat euroko finantzaketa izanen da.

Deialdiaren esteka