Europako Batzordeak atzerriko zuzeneko 420 inbertsio (AZI) baino gehiago aztertu zituen iaz EBn, argitaratutako AZIen kontrolari buruzko urteko txostenaren arabera. Gainera, EBko estatu kideek erabilera bikoitzeko produktuak esportatzeko 560 eskaera blokeatu zituzten, aldi berean. Jarduera maila horrek erakusten du Europako Batzordeak eta estatu kideek konpromiso argia dutela Europako segurtasuna eta ordena publikoa babesteko, tentsio geopolitiko gero eta handiagoak dauden arren.
Kontrol mekanismo bat duten EBko estatu kideen kopurua 11tik 21era handitu da, EBko AZIen kontrolari buruzko Erregelamendua indarrean jarri zenetik, eta laster gehiago izanen dira.
Erabilera bikoitzeko produktuei dagokienez (xede zibil edo militarrekin erabil daitezkeen produktuak), produktuak esportatzeko 38.500 eskaera berrikusi zituzten estatu kideek 2021ean; produktu horiek 45.500 milioi euroko balioa zuten. Estatu kideek esportazioak blokeatu zituzten segurtasunerako arriskuengatik 560 kasutan, 7.000 milioi euroko balioarekin guztira.