Europar Batasuneko ingurumen-ministerioetako arduradunak hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzko zuzentaraua berrikusteko proposamen bati buruzko akordio bat lortzen saiatuko dira, zeina negoziazio-mandatutzat baliatuko baitute Europako Parlamentuarekin elkarrizketak abiarazteko.
Era berean, saiatuko dira ontzat ematen ibilgailu astun berrientzako CO2-isurpenen arauei buruzko Erregelamendua berrikusteko proposamen bat. Proposamenaren helburua da errepideko garraio-sektorean CO2-isuriak murrizten jarraitzea, EBko helburu klimatikoekin bat etorriz. Bide horretan, isuriak murrizteko 2030erako helburuak indartuko dira, eta xede gehiago zehaztuko dira 2035. eta 2040. urteetarako.
Era berean, Kontseiluaren ondorioak hartzen saiatuko dira Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2023ko Konferentzia (COP28) prestatzeko lanekin loturik, zeina Dubain eginen baita (Arabiar Emirerri Batuak) 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitartean. Ondorioek Europar Batasunaren negoziazio-jarrera orokor gisa balioko dute COP28an.