Ekimenak ikuspegi dialogikoa du, eta Laponiako Unibertsitatearekin lankidetza eginez garatu da. Gizarte-zerbitzuei prestakuntza ematen die, sare lana metodologia berritzaile batekin sustatzeko.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko proiektu pilotu bat finalista izateko aukeratu dute sari horietan; proiektuak ikuspegi dialogikoa du eta haurrentzako arreta hobetu nahi du. Europako sari horiek, bestalde,European Social Services Awards gizarte-zerbitzuen arloko ekimenik onenak nabarmentzen dituzte.

Proiektuaren izena da “Sare lana ikuspegi dialogikoarekin” (“Dialogical approach to care”, ingelesez). Haren helburua da Nafarroako oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalak prestatzea, Laponiako Unibertsitatearekin (Finlandia) lankidetza eginez, haurrentzako eta familientzako arretari beste modu batean heltzeko, arreta hori integrala eta pertsonarengan zentratua izan dadin.

Proiektu hori joan den otsailean abiatu zen eta 2024ko martxora arte luzatuko da. Europar Batasuneko funtsen kontura finantzatuko da, Next Generation eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana delakoaren onespenarekin ari dira gauzatzen”.

Gehiago irakurri