Aurrerakinak ordaintzeko gaitu den epea urriaren 16an hasi, eta abenduaren 1ean bukatuko da

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua hasi da jada 31,4 milioi euro horien zuzeneko ordainketak egiten, zeinak NPBaren lehen aurrerakinari baitagozkio. Gogoan izan behar da Europako Batzordeak baimendu duela ordainketa aurreratuen ehunekoa handitzea, lehen sektoreari likidezia handiagoa emateko; izan ere, kanpaina honetan lehorteak egon dira eta ekoizpen-kostuak hazi egin dira.

Nafarroan, ordaintzeko agindua astelehenean eman zen, urriaren 16an: hau da, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) gaitzen duen 2024ko finantza-ekitaldiko lehen egun baliodunean, bitarteko horrek finantzatzen baititu laguntza hauek. Ordainketak egun hauetan ari dira egiten. Beraz, Nafarroako Foru Komunitatea autonomia-erkidegoen buruan dago, ordainketa zuzena egiteari dagokionez; helburua da sektorea likideziaz hornitzea, kanpainako lanak egiten hasi ahal izateko; beste erkidego batzuek, ordea, ez dituzte ordainketa horiek aurreratuko.

Gehiago irakurri