Topaketa 2023ko Presura Azokaren esparruan eginen da. Azoka hori Iruñean izanen da, hilaren 20, 21 eta 22an.
Nafarroak, Estoniak, Bulgariak eta Irlandak aurrera egin dute Interreg proiektu europarrean, legediaren landa-ikuspegian sakontzeko. Gaur goizean hasi dira Europako lau bazkideen arteko lan-saioak, eta hiru egunez luzatuko dira. Topaketa hau sartuta dago Presura 2023 ‘Landa-munduaren egunsentia’ azokaren barruan. Azoka hori Iruñean izanen da, urriaren 20tik 22ra bitartean.
Proiektuaren aurrekontua, guztira, 1.543.273 eurokoa da; horietatik, 1.211.440 euro Interreg Europe programak finantzatuko ditu, Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) datozen funtsen bidez, eta gainerakoa proiektuko bazkideen kontura izanen da, bakoitzak zati berdina emanen duela.