Kongresua Iruñean izanen da urriaren 18tik 20ra, eta aurretik bi jardunaldi eginen ditu, EBko Kontseiluko Espainiaren presidentetzapean

2023ko urriaren 18tik 20ra, Espainia osoko profesionalak Iruñeko Baluarte Jauregian bilduko dira, Liburutegi Publikoen XI. Kongresu Nazionalean parte hartzeko. Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, eta bi urtez behingo ekitaldi horren aurtengo lelo nagusia da “Demokrazia, irakurketa eta informaziorako eskubidea”.

Gainera, EBko Kontseiluko Espainiaren presidentetzaren esparruan, kongresuaren aurretik bi jardunaldi eginen dira. Lehenengoa urriaren 16an egin da Nafarroako Artxiboan, “Liburuaren eta irakurketaren Europako politikaren erronkak” izenburupean, bigarrena hilaren 17an egin da Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean, “Accelerating 3D in the common European data space for cultural heritage: Building capacity for 3D” izenburupean (“3Da azeleratzea kultura ondarerako datuen Europako esparru bateratuan”).

Gehiago irakurri