EBko Ingurumeneko ministerio arduradunak bildu dira Luxenburgon, Nazio Batuen klima aldaketari buruzko hurrengo Konferentziari heltzeko.

Alde horretatik, Kontseiluak hurrengo COP28rako prestaketei buruz hartu dituen ondorioak onetsi dituzte. Bilera hori Dubain eginen da.

Era berean, nazioen arabera zehaztutako ekarpenei (NDC) buruzko txosten eguneratu bat aurkeztea onetsi dute; txosten horretan, herrialde bakoitzak bere isurpenak murrizteko eta klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko egiten dituen ahaleginak agertzen dira. Halaber, ikuspegi orokorra hartu dute, CO2 isurien arauei buruzko erregelamendua ibilgailu astun berrientzat berrikusteko proposamenari buruz.

Argibide gehiago