Batzordeak “ImagineEU” deialdia egin du. Lehiaketa hori bigarren hezkuntzako azken bi mailetako ikasleei zuzenduta dago.
EB osoko ikasleei gonbita egiten zaie bideo laburrak sor eta parteka ditzaten, beren komunitateetako bizi kalitatea hobetuko luketen Europa mailako aldaketei buruzko ideiak erakusteko.
Ikastetxe bereko zazpi ikaslek, gehienez, osatutako talde batek egin eta ekoitzi behar ditu bideoak, irakasle batek edo bik gainbegiratuta. Bideo hautagarriak lehiaketaren webgunean aurkeztuko dira, eta bertan jendea bultzatuko da bere gogokoen aldeko botoa ematera.
Bozketa horren ondoren, epaimahai batek bideorik onenak ebaluatuko ditu eta, amaitzeko, hiru lan irabazleak iragarriko ditu. Horrela, hiru talde horiek aukera izanen dute Europako erakundeak bisitatzeko, haien lana ezagutzeko eta EBri buruz gehiago ikasteko, Bruselara bi egunez eginen den ikasketa bisita batean.
Bideoak aurkezteko azken eguna 2023ko abenduaren 13a da. Lineako bozketa 2023ko abenduaren 20an irekiko da, eta 2024ko urtarrilaren 28an itxiko. Lehiaketaren arau zehatzak eta eskaera prozedurak lehiaketaren webgunean daude eskuragarri.