Laguntzak erabiliko dira, 10.000 biztanletik beherako udalerrietan 5G zerbitzuetarako behar den ekipamendua hedatzeko.
Europako Next Generation funtsek finantzatzen dituzte “Sare Aktiboen 5G Bakarra” izeneko programaren laguntzak, Suspertze Planaren, Espainia Digitala 2026 Agendaren eta 5G Teknologia bultzatzeko estrategiaren esparruan. Laguntza horien helburua da lurralde arrakala saihestea teknologia horren ezarpenean, udalerri txikietan hedatzen lagunduko baitute.
Norgehiagoka bidezko dirulaguntzen deialdi hori 5G zerbitzua ematen duten operadoreei zuzentzen zaie, landaguneetan ekipamendu aktiboa, pasiboa eta teknologia hori garatuko duten azpiegiturak hornitzeko 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, baldin eta udalerri horietan ez badago edo ez da aurreikusi hurrengo hiru urteetan gutxienez 50 Mbps-ko 4G estaldura mugikorrik, beheranzko norabidean.
“Sare Aktiboen 5G Bakarra” izeneko programaren laguntzen deialdia irekita egonen da 2023ko urriaren 31ra arte.