Nafarroako Gobernuak Monitorizazio Atariari buruzko tailer bat antolatu du urriaren 19rako, LIFE-IP NAdapta-CCren OPEN DAYS 2023 ekitaldia dela eta. NASUVINSA sozietate publikoak emanen du Iruñeko Planetarioan. Tailerrean parte har daiteke aurrez aurre nahiz online.

OPEN DAYS ekitaldiaren helburua da informazioa ematea LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan Nafarroan klima aldaketara egokitzeko garatzen diren neurriei buruz. Oraingo honetan, tailer praktiko bat da, klima aldaketak Nafarroan dituen ondorioen monitorizazio ataria erakusteko. Atari hori Europako proiektu integratuaren C1.1 ekintzaren esparruan garatu da. Adibide praktikoen bitartez, atariaren atalak, ataritik nabigatzeko modua, inpaktu kateak, adierazleak, emaitzen bilaketa, informazioaren kontsulta, metadatuetarako sarbidea, datuen deskarga eta abar erakutsiko dira.

Komeni da tailerrean parte hartzen dutenek alboan eramatea ordenagailua, tableta edo mugikorra, modu aktiboan parte hartu ahal izateko. Izena emateko, sakatu hemen.

Helbidea: Iruñeko Planetarioa. Sancho Ramírez kalea z/g. 31008 Iruña (Nafarroa).