Carmen Maeztuk azpimarratu du Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak bat egiten dutela “lan duina, kalitatezko enplegua eta gizarte babeseko sistemen hobekuntza defendatzearekin”

https://www.youtube.com/watch?v=gt0bO6n7W1M&t=21s

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak Europar Batasuneko Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen Kontseiluan (EPSCO) parte hartu du Luxenburgon. Bertan izan dira  Yolanda Díaz bigarren presidenteorde eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko ministroa, José Luis Escrivá Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako ministroa, eta estatu kideetan enpleguaz, gizarte gaiez, osasunaz eta kontsumitzaileen babesaz arduratzen diren gainerako ministroak.

Bilera monografikoan, Kontseiluak aztertu du zer eragina duten teknologia berriek eta adimen artifizialak langileen lan baldintzetan eta eskubideetan. Gainera, Espainiako Gobernuak eskatuta, Europar Batasun osoan gizarte ekonomia garatzeko gomendio bat onetsi du, bai eta osasun mentalari eta lan prekarietateari buruzko ondorio batzuk ere. 27 herrialdeen oniritzia jaso duen mota horretako lehen dokumentua da. Halaber, honako hauen berri eman da: emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako borrokari buruzko etorkizuneko Zuzentaraua, eta Europako berdintasun ministroen hurrengo bilera informala; bilera hori azaroaren 24an eta 25ean eginen da, Iruñean, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren presidentetzaren esparruan.

Gehiago irakurri