Bruselan, 2023ko urriaren 9an

Osasun Mentalaren Munduko Egunaren bezperan, osasun mentalari buruzko Eurobarometro berri batek agerian utzi du inkestatutako hamarretik bederatzik (% 89) uste dutela osasun mentalaren sustapena osasun fisikoaren sustapena bezain garrantzitsua dela. Bestalde, inkestatutako pertsonen erdiak baino gutxiagok adierazi dute ados daudela adierazpen honekin: osasun mentaleko arazoren bat dutenek jasotzen duten asistentzia maila arazo fisikoren bat dutenek jasotzen dutena bezalakoa da. Gainera, inkestatuen ia erdiek (% 46) arazo emozional edo psikosozialen bat izan dute –adibidez, depresio sentimenduak edo antsietatea–, azken hamabi hilabeteetan. Inkestaren arabera, osasun mentaleko arazoren bat duten pertsona horien erdiak baino gehiagok (% 54) ez dute laguntza profesionalik jaso. Emaitza horiek erakusten dute funtsezkoa dela EB mailan osasun mentalaren alde lan egiten jarraitzea.

Stella Kyriakides Osasuneko eta Elikagaien Segurtasuneko komisarioak osasun mentalari buruzko goi mailako hitzaldi batean parte hartuko du. Hitzaldiaren oinarria izanen da «Osasun mentalaren ikuspegi globala», Batzordeak 2023ko ekainean aurkeztu zuena. Hitzaldi horretara joanen da Belgikako erregina, baita EBko erakundeen, gobernu nazionalen, Europako erakundeen eta beste erakunde bazkide interesdun batzuen ehunka ordezkari ere.

Informazio gehiago