COEk beste egoitza bat du Iturrondo Enplegu Agentzia Bateratuan, eta aukera emanen du Erriberan enplegu politika aktibo berritzaileak bultzatzeko.

Lehendakariak nabarmendu bezala, instalazio berri horiek Erriberan enplegu politika berritzaileak bultzatzen jarraitzeko balioko dute, hala nola Ribera Talent Enplegu Azoka, desgaitasuna dutenak laneratzeko programa edo Gazteen Enplegurako Anezka.

Nafarroako COEk Europako Next Generation funtsen 4,5 milioi euroko aurrekontua du, guztira; horietatik 2,4 milioi erabili dira Iturrondo eta Tuterako lokalak erosteko eta egokitzeko, eta gainerako 2,1 milioiak bi egoitzetako jarduera planerako dira. COE 20 zentrok osatutako sare baten parte da: autonomia erkidego bakoitzean bat dago, gehi beste bat estatu mailan.

Gehiago irakurri