Europako “Clean Energy Transition Partnership (CEPT)” programaren laguntzen bigarren deialdian eskabideak aurkezteko epea datorren azaroaren 22an amaituko da.

Lankidetza horren helburu orokorra da trantsizio energetiko garbia sustatzea eta EBren helburua lortzen laguntzea, hau da, 2050erako klimaren ikuspegitik lehen kontinente neutro bihurtzea, I+G+Bren finantzaketa nazionala eta eskualdekoa bateratuz trantsizio energetikoa gauzatzeko behar diren sistemako soluzio eta teknologia mota ugaritan. Deialdia enpresei, ikerketa zentroei eta unibertsitateei zuzenduta dago.

CETPartnership 2023 nazioz gaindiko deialdi bateratua CETPartnershipen esparruan kofinantzatutako urteko bigarren deialdia da. I+Gko hainbat gai eta mota jorratzeko, deialdia 12 deialdi modulutan egituratzen da. Modulu horiek teknologia eta/edo sistema energetiko desberdinetara zuzenduta daude, bai eta Prestakuntza Teknologikoko Maila (TRL) desberdinetako ikerketara eta berrikuntzara bideratutako ikuspegietara ere, elkarren artean osatuz.

Gehiago irakurri