Jada badakigu zein herrik irabazi dituzten Hiri Berdea 2025 sariak. Vilna (Lituania) Europako 2025eko Hiriburu Berdea izanen da, eta hiri txikienetarako «Europako Hosto Berdea 2025» sariaren irabazleak Viladecans (Espainia) eta Treviso (Italia) izan dira. Tallin Europako egungo Hiriburu Berdea da, eta bertan egin da sariak emateko ekitaldia.

Adituen epaimahaiak Vilna hautatu zuen Europako 2025eko Hiriburu Berdea sariaren irabazle, etorkizun jasangarriarekin duen konpromisoagatik, hemendik 2030era klima neutraltasuna lortzeko helburua barne. Epaimahaiak aitortu du Vilnak arrakastaz murriztu dituela emisioak, zenbait neurriren bidez, hala nola energia iturri berriztagarriak handituz eta berokuntza azpiegiturak berrituz. Halaber, aintzat hartu du Vilnak garapen teknologikoan oinarritutako ikuspegi berritzailea hartu izana, herritarren konpromisoa eta parte-hartzea hobetzeko helburua duena.

Gehiago irakurri